<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Lakarra (familia)

Erdi Aroko familia noble baxenabartarra. Garazi, Ostibarre eta Nafarroa Beherea eta Lapurdi arteko puntu estrategikoan kokatuta zegoen Lakarrako gaztelua. Lakarra familia, berriz, baroierri zabal baten jabe zen XII. mendean.

Bernard II.a: Baionako apezpikua (1186-1201) izan zen. Rikardo Lehoibihotzaren gurutzadan parte hartu zuen. Bere elizbarrutiko mugak zehaztarazi zizkion Zelestino III.a aita santuari (1194): Lapurdi, Nafarroa Behereko hegoaldea, Gipuzkoako ipar-ekialdea (Donostia bitartean), Bortziriak, Baztan, Lerin eta Lesaka hartzen zituen.

Ablitas: Martin Enrikez: Ablitaseko jauna, gazteluko zaindari eta Nafarroako mariskala. Nafarroako Karlos II.a Gaiztoak bidali zuen Libourneko Ituna prestatzera (1366).

Iturria: Harluxet