Lakarra, Martin Enrikez
Martin Enrikez Lakarrakoa Ablitaseko jauna izan zen, gazteluko zaindari eta Nafarroako mariskala Karlos II.a Konkistatzaileak 1349an izendatua. Familia adar honen sortzailea. Nafarroa eta Aragoiko bake hitzarmenean (1364 - III - 2), bere semeak utzi zituen bakea bermatzeko. Nafarroako mariskala zelarik Naiarako batailan esku hartu zuen 300 gizon lantzadunekin eta Karlos II.aren ordezkari izan zen Libourneko Ituna sinatzeko aurre lanetan (1366).
Nafarroako zaldun Pedro Manrikek erregeari saldukeria egin zionean (1378), Logroņo hartu baitzuen, Martin Enrikez Lakarrakoak haren osteei eraso egin eta Nafarroako zutoihala Bianaraino eraman zuen. Bianan zegoen Karlos II.ak biziarteko Nafarroako zutoihalaren alfereza egin zuen. Martin Enrikez Lakarrakoa 1379an hil zen.
Iturria: Auņamendi