Rikardo I.a Lehoibihotza
Rikardo I.a Lehoibihotza Oxford-en jaio zen 1157an jaio zen eta Chalus-en, Limousin-en hil zen 1199an. Akitaniako duke (1169 - 1199) eta Ingalaterrako erregea (1189 - 1199). Enrike II.a Plantagenet-en eta Akitaniako Leonorren semea. Joan Lurgabearen anaia. Nafarroako Berengelakin ezkondu zen 1191ko maiatzaren 12an.
Amarengandik jaso zuen Akitaniako duke titulua eta haren menpe geratu zen egungo Ipar Euskal Herria. Bere koinatua Antso VII.a Azkarra Nafarroan erregetu aurretik Rikardoren alde jardun zuen; lehenik Gaskoniako eskubideak babesteko (1192) eta ondoren, Frantziako Felipe II.aren kontra (1194). Rikardo I.a Lehoibihotzak Baiona hiria Lapurditik bereizi zuen. Uztaritze, Lapurdiko hiriburua bilakatu zen (1174) eta Nafarroa Beherea Nafarroari itzuli zion (1191).
Bere aitaren aurka jotzearren (1173 - 74), Frantziako Felipe II.a Augusto erregearekin aliatu zen Ingalaterrako erregetza lortu bitartean. 1175ean Okzitaniako Tolosako kondea menderatu zuen.1183an zapaldu zuen berriro Akitaniarrek bere kontra piztutako matxinada. 1188an aitari nagusitu zitzaion eta bizitzaren truke Ingalaterrako koroa eskatu zion. 1189an hil zen Enrike II.a eta bera izendatu zuten errege. Frantziarekin aliantza hautsi eta hirugarren gurutzadan parte hartu zuen (1189 - 1192). Bertan, bere hantustea zela eta, etsai handiak egin zituen (Frantziako Felipe Augusto horien artean). Ingalaterrarako bidean, Leopoldo dukeak preso hartu zuen Vienan eta erreskate itzela eskatzeaz gainera Germaniako Enrike VI.a Ankerra enperadoreari men egin behar izan zion. 1194an iritsi zen Ingalaterrara eta Felipe Augustok kendutakoa berreskuratzen saiatzen ari zela,Châleus-ko gazteluaren setioan hil egin zuten.
Loturak: Felipe Nafarroakoa;
Iturria: Elhuyar/ Lur