<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Guadaleceteko gudua

Banukasitarren eta Iruņeko Aritza dinastiaren arteko lotura politikoari amaiera eman zion gudua (Toledo, 854). Nafarrak, Ebro aldean hainbat lurralde galdu ondoren, Asturiasko erresumara hurbildu ziren eta Asturiasko Ordoņo I.ak Kordobako emirraren kontrako erasoa prestatu zuenean, Gartzia I.a Iņigez Iruņeko erregea haren ondoan zen. Muza ibn Muza buruzagia aldiz, emirraren tropekin batu zen (854). Guduan andaluziarrek, asturiar eta baskoiek osatutako armada garaitu zuten.

Iturria: Harluxet