Ordoņo I.a
Ordoņo I.a ez dakigu non jaio zen eta Oviedon hil zen 866an. Asturiasko erregea izan zen (850 - 866), Ramiro I.aren seme eta ondorengoa.
Bere erregealdiaren hasieran baskoien aurka borrokatu eta aldi baterako, bederen, menperatzea lortu zuen. Amaia gotortu zuen, bere erresumaren mendebaldeko marka ezarriz bertan. Guadaleceteko batailan, toledoarrei laguntzera zihoala, Kordobako Muhammad I.ak Ordoņo I.a garaitu egin zuen (854). Leongo Tuy (856 g.gb.) eta Astorga (860) populatu zituen.
Iturria: Elhuyar