<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Espainiako 1934ko iraultza

Espainiako 1934ko Urriko iraultza. Espainiako gobernu errepublikarrean CEDA alderdi eskuindarreko kideak sartutakoan ezkerreko alderdi eta erakundeek piztutako iraultza-mugimendua (1934), batez ere Asturias eta Katalunian gertatu zena. Kataluniako Generalitateko gobernuak Kataluniako estatua aldarrikatu zuen, baina gobernu zentralak berehala zapaldu zuen. Asturiasko meatzariek Oviedo hartu eta ia Asturias osoa kontrolpean zuten Urriko Iraultza Sozialistan. Gobernu zentralak armada bidali eta, hiru egunez borrokatu ondoren, matxinada bertan behera utzi zuen.

Euskal Herrian, berriz, UGT-ko sozialista, PCE-ko komunista eta CNT-ko anarko-sindikalistek grebarako deia egin zuten eta ELAk ere parte hartu zuen. Grebak iraun zuen bitartean Gipuzkoa, Bilbo eta inguruko industriguneetan istilu asko izan zen. Iraultza ondoren ezarritako salbuespen-egoeran, iraultzaren alde jarritako Gipuzkoako eta Bizkaiko zenbait alkate eta zinegotzi atxilotu egin zuten.

Iturria: Harluxet