<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Erromatar-Germaniar Inperio Saindua
edo Mendebaldeko Bigarren Inperioa
Oton I.ak 962an fundatutako inperioaren izen ofiziala, Germaniar inperioa esan ohi zaiona. Hasieran Germania eta Italiako erresumek osatzen bazuten ere, 1032tik aurrera Borgonia ere sartu zen. Inbestiduren eztabaidak (1076-1122) eta Aitasantutza eta Inperioaren arteko borrokek (1157-1250) ahuldu egin zuten Inperioa eta lurralde italiar, borgoniar eta suitzarren jabetza galdu zuen. Urrezko buldak izendatutako Zazpi Hautesleak (1356) botere inperialaren arbitro bilakatu ziren. Westfaliako itunek (1648), Inperioaren lurralde-banaketa ekarri zuten. Ezin izan zituen Napoleon I.aren konkistak jasan, eta Frantzisko II.ak Alemaniako koroa inperialari uko egin zionean (1806) desegin zen Inperioa.
Loturak: >Alemania; >Oton II.a; >Oton III.a; >Pressburg-eko Ituna;
Iturria: Harluxet