<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Pressburg-eko ituna
Austerlitz-eko garaipenaren biharamunean, Napoleonek Frantzisko II.a enperadoreari Bratislavan sinarazi zion ituna (1805). Frantziaren esku geratu ziren Venezia, Istriako zati bat eta Dalmazia, eta Bavariaren administraziopean Tirol, Trentino eta Voralberg; Bavaria eta Wüttemberg erresuma bihurtu ziren eta amaiera eman zitzaion Erromatar-Germaniar Inperio Sainduari.
I.Harluxet