Frantzisko II.a (Enperadore erromatar-germaniarra)
Frantzisko II.a Florentzianjaio zen 1768an eta Vienan hil 1835ean. Azken enperadore erromatar-germaniarra (1792-1806) eta Austriako jaraunspenezko lehen enperadorea Frantzisko I.a izenaz (1804-35), Leopoldo II.aren eta Maria Teresa Borboikoaren semea. Frantziaren aurka borrokatu eta galtzaile atera zen: Lonbardia eta Rhin-eko ezkerraldeko lurraldea utzi egin behar izan zituen. Erromatar-Germaniar Inperio Saindua desagertzen ikusi zuen eta bere alaba Maria Luisa Napoleon I.arekin ezkon zedin onartu zuen (1810). Napoleonen aurkako koalizioan parte hartu zuen (1813) eta Germaniar Konfederazioko lehendakaria izan zen (1815). Absolutista zen eta Aliantza Sainduko kidea izan zen.
Iturria: Harluxet