Oton I.a Handia
Oton I.a 912an jaio zen eta Menleben-en hil zen 973an. Germaniako erregea (936 - 973) eta Italiakoa (951 - 973). Enrike I.aren semea eta Erromatar-Germaniar Inperio Sainduko lehen enperadorea. Bere semea Oton II.a izan zen ondorengoa.
Karolinjioen inperioa berrantolatzeko asmoz, Italiara joan zen. Lechfeld-eko batailan hungariarrak gerarazi zituen (955) eta Joan XII.ak enperadore izendatu ondoren (962), Erromatar-Germaniar Inperio Saindua fundatu zuen.
Iturria: Elhuyar