<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Westfaliako itunak

Hogeita hamar Urteko gerrari amaiera eman zioten itunak (1648). 1644tik aurrera Westfalian bildu ziren bi alderdietako ordezkariak; batetik, katolikoak (Inperio Sainduko katolikoak, Espainia eta Frantzia) Munster-en; eta bestetik protestanteak (Inperio Sainduko protestanteak, Probintzia Batuak eta Suedia) Osnabrück-en.

Lehen ituna Espainiak eta Probintzia Batuek sinatu zuten Munster-en (1648ko apirila). Bigarren ituna Inperio Sainduak sinatu zuen (1648ko urria): Frantziarekin Munster-en eta Suediarekin Osnabrück-en. Espainiako sinatzailetako bat Haroko Luis Méndez izan zen. Itun hauen bidez, katolikoak eta protestanteak erabat banandu ziren. Ondorioz,  Inperio Sainduaren eta Gaztelako Inperioaren gainbehera areagotu egin zen. Frantziaren eta Espainiaren arteko gatazka beste baterako utzi zen (Pirinioetako Bakea, 1659).

Iturria: Elhuyar