<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Donostiako ituna

Primo de Riveraren diktadura erori ondoren, konstituzioa berrezartzeko ahaleginean eta Bigarren Errepublikaren  alde lan egiteko zenbait alderdi politikoek sinatutako ituna (Donostia, 1930 - VIII - 17). Kataluniako eta Galiziako autonomi estatutuek arazorik sortu ez bazuten ere, euskal estatutuari buruz ari zirela eztabaida handia piztu zen Donostiako Errepublikar Batasunaren eta Bizkaiko sozialisten (PSOE) eta EAJren artean; azken horrek ez zuen ituna sinatu. Donostian bilduriko gehienak Bigarren Errepublikako behin-behineko gobernuko kide izan ziren: Alejandro Lerroux, Manuel Azaña, Albornoz, Galarza, Alcalá Zamora, Miguel Maura, Santiago Casares Quiroga, Manuel Carrasco Formiguera, Matías Mallol, Jaime Aiguadé. Halaber, Sánchez Román, Ortega y Gasset, Indalecio Prieto eta Espainiatik kanpo zegoen Gregorio Marañón ere gonbidatu zituzten.

Iturria: Harluxet