Lerroux, Alejandro
Alejandro Lerroux La Rambla-n, Kordoba, jaio zen 1864an eta hil Madrilen 1949an. Espainiako gobernuak ezkutuan ordainduta, Bartzelonara joan zen langile katalanak anarkismoaren eta katalanismoaren aurka bultzatzera. Errepublikar moderatua izan zen eta Alderdi Errepublikar Erradikala fundatu zuen (1908), Bigarren Errepublikako behin-behineko gobernuan estatu-ministro (1933) eta zenbaitetan gobernuko lehendakari (1933-35) izan zen. Espainiako Gerra Zibila hastean, Portugalera alde egin behar izan zuen (1936).
Iturria: Harluxet