Riego y Núñez, Rafael de
Rafael Riego Santa Maria de Tuñas, Asturias, jaio zen 1785ean eta Madrilen hil 1823an. Espainiako Independentzi gerran preso hartu eta Frantziara eraman zuten. Espainiara itzuli eta armadan sartu zen berriro (1814). 1812ko Cádizko Konstituzioaren aldeko altxamendu militarra burutu zuen Cabezas de San Juanen (1820). Handik bi hilabetera mugimendua desegin egin zen, eta nolabait Fernando VII.a konstituzionalismora itzultzera behartu zuen. Gorteetako lehendakaria izan zen (1822-23). San Luisen Ehun Mila Semeen inbasioaren aurkako erresistentzi ahaleginean, herritarren saldukeriagatik harrapatu eta urkatu egin zuten. Espainiako liberalismo iraultzailearen eredua da eta Espainiako Bigarren Errepublikako ereserki ofiziala "Imno del Riego" bere omenez egin zen.
I: Harluxet