Xabier Borboi-Parmakoa
Xabier Borboi-Parmakoa Xabier (Pianoro Lucca, 1889 - Coira, 1977) Parmako duke Roberto I.aren semea eta Alfontso Karlos erregegaiaren iloba zen;
Alfontso Karlos Borboikoa hildakoan ez zen gelditu Karlos Maria Isidroren ondorengo zuzenik adar maskulinotik eta bera izendatu zuten erregeorde, ondorengo bat izenda zezan. Espainiako Felipe V.aren urrutiko ondorengoa zen eta karlismora alboko adar batetik iritsia zen. Karlismoaren ondorengo zuzena, adar femeninotik bazen ere, Karlos Habsburg-ekoa zen, Karlos VII.aren biloba.
Iturria: Harluxet