Alfontso Karlos Borboikoa
Alfontso Karlos Borboikoa eta Austria-Estekoa Londresen jaio zen 1849an eta Viena-n hil 1936an, San Jaimeko dukea. Espainiako erregegaia, Joan III.aren semea eta Karlos VII.aren anaia. Austriako armadan eta aita santuaren armadan egon zen. Bigarren Gerra Karlistan Kataluniako armadako buru ibili zen, baina anaiarekin ez zen ongi moldatzen eta Alemaniara joan zen. Jaime hildakoan (1931) bera izan zen ondorengoa, baina oso zaharra zen eta ez zuen seme-alabarik. Bera hildakoan ez zen gelditu Karlos Maria Isidroren ondorengo zuzenik adar maskulinotik. Orduan karlistek Xabier Borboi-Parmakoa izendatu zuten erregeorde.
Iturria: Harluxet