Ramon Berenger IV.a
Ramon Berenger IV.a ~1114an jaio zen eta Bongo San Dalmazzo-n, Piemonte, hil 1162an. Bartzelonako kondea (1131 - 1162), Aragoiko printzea (1137-62) eta Proventzako markes (1144-62), Ramon Berenger III.aren semea, Santua deitua. Aragoiko Petronila printzesarekin ezkondu (1137) eta beronen aita Ramiro II.a Monjeak Aragoiko koroa eman zion.
Gaztelako Alfontso VII.ari Almerķa konkistatzen lagundu ondoren (1147), Tortosa (1148), Fraga eta Lleida (1149) hartu zituen. Ramon Berenger IV.ak ezarri eta zehaztu zituen Kataluniako printzerriaren mugak. 1151ko urtarrilaren 27an, Gaztelako Alfontso VII.arekin hitzarmen bat sinatu zuen Tudellen-en (Fitero ondoan): musulmanei eta nafarrei kendutako lurralde guztiak Gaztelarrentzat izango ziren.
Loturak: Antso III.a Gaztelakoa; >Margarita Proventzakoa; Roberto Kettongoa;
I: Harluxet