Margarita Proventzakoa
Proventzako Margarita 1221ean jaio zen eta Saint-Marcel-en, Paris ondoan, hil 1295ean. Frantziako erregina, Proventzako Ramon Berenger IV.aren alaba. Luis IX.arekin ezkondu zen (1234) eta hamaika seme-alaba izan zituzten. Bere seme Felipe III.aren agintaldian bere koinatu Enrike III.a Ingalaterrakoaren alde lan egin zuen eta Karlos Anjoukoaren agintea deuseztatzen saiatu zen.
I: Harluxet