Ramon Berenger III.a Handia
Ramon Berenger 1082an jaio zen eta hil 1131n. Bartzelonako kondea (1096-1131), Ramon Berenger II.aren semea. Bere osabak, Berenger Ramon II.ak, agintera bildu zuen (1086). Besalu (1111), Proventza (1112) eta Sardinia (1117) anexionatu zituen eta Mallorca konkistatu zuen (1114). Ramon Berenger III.arekin ezagutu zuen Kataluniak bere historiaren unerik garaiena. Bere semea Ramon Berenger IV.a izango zen ondorengoa.
I: Harluxet