Roberto Kettongoa
Iruņeko erresumako artxidiakonoa, jatorriz ingelesa (XII. m.). Clunyko abadeak eskatuta, Koranaren latinezko lehenengo itzulpena (1143), Mahomaren bizitzari buruzko itzulpen bat (Chronica mendosa et ridicula sarracenorum) eta algebra, astronomia eta matematikako lanak ere itzuli zituen. Aragoitarren eta nafarren arteko bakearen testua idatzi zuen (1149); lurraldearen mugak zirela medio, Zaragozako apezpikuak Iruņekoarekin izandako gorabeheretan bitartekari izan zen (1151 - 1155) eta Ramon Berenger IV.aren emazte Aragoiko Petronila erreginaren testamentua idatzi zuen (1152).
I: Harluxet