Rada, Teodoro
Teodoro Rada Iruņan jaio zen 1822an eta Santurtzin hil 1874an. Lehen Gerra Karlistan kadete zen eta Bergarako Hitzarmena sinatu ondoren, Tafallara joan zen. 1868ko iraultzan parte hartu eta 1872ko altxamenduak porrot egin ondoren Frantziara joan zen. Itzuli eta batailoi bat osatu zuen Ollo brigadierrarekin. Udaben, Basaburua, koronel izendatu zuten, baina zauritu egin zuten eta Bordelera eraman zuten sendatzera; Don Karlosen emazteak, Margarita Borboikoak, zaindu zuen.
Bigarren Gerra Karlistan Auritz, Lizarra, Deikaztelu, Zangoza, Gares eta Jurramendin ibili zen. Portugalete karlistek bereganatu zutenean brigadier izendatu zuten; Somorrostroko batailan garaile irten ondoren Abantokoan zauritu zuten 1874ko martxoaren 29an, eta biharamunean hil egin zen. Karlos erregegaiak mariskal izendatu zuen.
Iturria: Elhuyar/ Lur