Quesada, Vicente Jenaro
Vicente Jenaro Quesada Habanan jaio zen 1782an eta Madrilen hil 1836an. Maria Kristinaren erregeordetzan (1833 - 1840) Errege Guardiaren komandante jenerala izan zen. Liberalen aldekoak ez ziren ofizialak kanporatu egin zituen, Zumalakarregi barne; horiek Don Karlosen alde jarri ziren. Lehen Gerra Karlistan Iparraldeko armadako buru izendatu (1834) eta Zumalakarregirekin negoziatu nahi izan zuen, baina ez zuen ezer lortu eta karlista eta liberalen artean borroka gogorrak izan ziren. Altsasuko Bentako batailan jipoi gogorra jaso zuen eta Konstituzionalak altxatu zirenean, atxilotu eta hil egin zuten.
Iturria: Harluxet