<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Altsasuko bentako ekintza

Lehen Gerra Karlistan, Gasteiztik Iruņera Quesada jeneralak bere armadari dirua eramatera joan behar zuela-eta horren berri izan zuten karlistek. Altsasuko bentan bidea mozteko prestaketak egin zituzten Zumalakarregik eta Quesadak zelataren berri izan arren, aurrera egin zuten. Quesadak eraso-plana prestatu zuen, baina, Altsasutik atera bezain laster karlistak aurrez aurre izan zituen (1834 - IV - 21). Liberalek galera handiak izan zituzten. Etxegarate hartu eta karlistekin borroka gogorra izan ondoren, Segurara iritsi ziren.

Iturria: Harluxet