Merino Urrutia, Jose Juan Bautista
Jose Joan Bautista Merino Ojacastron jaio zen 1886an eta Algortan hil 1982an. Etnologo, politikari eta euskaltzalea izan zen. Merkataritza-maisu izateko ikasketak burutu eta bi urtez bere sorterriko alkate izan zen. Bigarren Errepublika garaian Algortako zinegotzia izan zen eta Espainiako Gerra Zibilaren ondoren alkatea (1946). Euskarari buruzko ikerketa baliotsuak egin zituen, batez ere euskara Errioxan eta Burgosen garai batean izan zuen presentziari eta euskal toponimiari buruzkoak. Bestalde, etnologia, historia eta arteari buruzko liburuak, txostenak eta artikuluak idatzi zituen. Euskal Herriko Adiskideen Alkarteko buru izan zen (1965-67). Euskaltzain urgazle (1964) eta euskaltzain ohorezko (1974) egin zuten.
Iturria: Harluxet