Meabe, Santiago
Santiago Meabe Bilbon jaio zen 1878an eta hil 1961ean, Tomas Meaberen anaia. Politikoki haren guztiz kontrakoa zen, nazionalista eta Sabino Aranaren jarraitzaile sutsua. Euskal aldizkari nazionalistetako kolaboratzaile eta zuzendaria eta ELAko kidea izan zen; gero ELAtik irten bazen ere, konfesionala zela eta. EAE-ANV sortu zenean, han sartu zen, nazionalista eta sozialista baitzen; baina hau ere utzi egin zuen. Espainiako Gerra Zibilean Frantziara ihes egin ondoren Euzko Jaurlaritzak errefuxiatuen laguntzarako ardura eman zion.
Iturria: Harluxet