Meabe, Tomas
Tomas Meabe Bilbon jaio zen 1879an eta Madrilen hil 1915ean. Santiago Meaberen anaia. Gaztetan katolizismoaren eta euskal nazionalismoaren jarraitzailea zen. Arana Goirik bultzatuta eta marxismoari aurre egiteko modua aurkitzearren, idazki sozialisten irakurketan murgildu zen. Irakurketa horien ondorioz, ideologia berria bereganatu zuen: antinazionalista eta antiklerikal bilakatu zen. "La Lucha de Clases" aldizkari sozialistako kolaboratzailea eta zuzendaria (1903) izan zen. Aldizkari eta buruzagi nazionalista eta katolikoekin eztabaida handiak izan zituen eta errege, katoliko, militar, etab.en kontrako iritziak azaltzeagatik prozesu askori aurre egin behar izan zion eta sarritan presondegian egon zen.
Bilboko Juventud Socialista taldea sortu zuen (1904). Urte berean erbesteratu egin behar izan zuen. 1905ean indultaturik, Bilbora itzuli zen. Geroztik bizileku asko izan zituen eta bere pentsakera ongi azaltzen zuten artikulu eta kronika ugari idatzi zituen "Las cuatro ratas"; "El grito de los gritos"; "La moral de las morales"; "Tipos de este mundo"; "El hombre; Fábulas de un errabundo".
I: Harluxet