Maria Teresa
Maria Teresa Vienan jaio zen 1717an eta 1780an hil. Karlos VI.aren alaba. Austriako enperatriza (1740 - 1780) eta Hungaria (1741 - 1780) eta Bohemiako (1743 - 1780) erregina, Santzio Pragmatikoaren arabera (1713), habsburgtarren estatu guztiek bere eskuetara pasatu behar zuten. Espainia, Frantzia, Prusia eta Bavariaren aurka Austriako Ondorengotza-gerra gidatu zuen (1740 - 1748) eta Silesia galdu zuen. Bere senarra, Frantzisko III.a Lorenakoa, enperadore germaniar izendarazi zuen (1745). Zazpi Urteko gerran (1756 - 1763) ezin izan zuen Silesia berreskuratu. Senarra hil zenean, bere seme Jose II.a agintera bildu zuen (1765), enperadore.
Iturria: Harluxet