Karlos VI.a Enperadorea
Karlos VI.a 1685ean jaio zen Bienan eta bertan hil zen 1740an. Austriako artxidukea. Inperio Sakroko enperadorea (1711 - 1740), Karlos III.a izenaz Hungariako errege (1711 - 1740) eta Karlos IV.a izenaz Siziliako erregea (1714 - 1738). Leopoldo I.a Habsburg-ekoaren semea.
Rastatt-eko itunaren aginduz (1714), Espainiako koroari uko egin behar izan zion, Felipe V.aren mesedetan. Europako estatuek 1713-ko Santzio Pragmatikoa onar zezaten lan egin zuen. Horren ondorioz, bere alaba Maria Teresari Austriako ondorengotza bermatu zion. Poloniako Ondorengotza-Gerran esku hartu zuen eta ondorioz, Napoli eta Sizilia galdu zituen (1738). Errusiarekin aliatu eta otomandarren aurkako gerran Valakia eta Serbia galdu zituen (1739). Bera hil zenean Austriako Ondorengotza Gerra piztu zen (1740 - 1748).
Iturria: Elhuyar