<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

EGI - Euzko Gaztedi

EAJren gazte-erakundea. Bilbon sortu zen 1904an Juventud Vasca izenaz. 1950eko hamarkadan, EGI eta EAJren arteko politika egiteko erari buruzko iritzi ezberdinak eta tirabirak sortu ziren; EAJko buruekin ados ez zeuden EGIko militante batzuek, EKIN eta, ondoren, ETA sortu zuten (1959). EGIk berak ere zenbait ekintza egin zituen. EGI-Batasuna EGIko taldeak ETArekin bat egin zuen (1971). Bere aldizkaria ere atera zuen EGIk, Gudari izenekoa (1961-74).

Loturak: Patxi Iturrioz

Iturria: Harluxet