<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Alfontso I.a Borrokalariaren testamentua
legaba el Reino a las Ordenes militares del Temple, del hospital de San Juan de Jerusalén y del Santo Sepulcro.
Nafarroa eta Aragoiko Alfontso I.a Borrokalariak (1104 - 1134) Baionako setioan idatzi zuen testamentuan (1131ko urria) esan zuen nola nahi zuen geratzea Nafarroako erresuma. Testamentuan, zenbait elizen, Tenpluko Zaldunen, Joan deunaren ospitalaren eta Jerusalemgo Ordenaren eskuetan utzi zituen erresumako herri eta gaztelu garrantzizkoak; horrek harridura eta nahastea sortu zuen. Ez Aragoik ez Nafarroak, ez zuten testamentua onartu. Besteak beste, Jainkoari eta elizari ondokoa eskaintzen zielako:
"Animu onez eta nire borondatearen naturaltasun osoz eskaintzen diet Jainkoari, Iruindarren Santa Mariari eta San Salvadorri Lizarrako gaztelua bere herria eta erret eskubidez berari dagokion guztia, erdia izan dadin Santa Mariarentzat eta beste erdia San Salvadorrentzat. Naiarako Santa Mariarentzat eta San Millani Naiarako gaztelua eta berari dagokion guztia; baita ere, Tobiako gaztelua bere ohore eta guzti eta hori dena izan dadin erdia Santa Mariarentzat eta beste erdia San Millanentzat; baita ere, Oñako San Salvadorri Beloradoko gaztelua bere ohore eta guzti; era berean, San Salvador Oviedokoari San Esteban Gormazkoa eta Almazan bere eskuko guztiekin; eman egiten dut halaber, Galiziako Santigo Conpostelakoari Kalagorri, Cervera eta Tudajén, bere eskuko guztiekin. Silos-ko Santo Domingori Zangotzako gaztelua, herria eta bi burguak, azoka zahar eta berria... Ni hil ondoren oinordeko eta ondorengo izendatzen ditut: Jainkoaren hilobia Jerusalem-en dagoena eta bere zaintzaile eta Jaunaren zerbitzura daudenak; eta Jerusalem-en dagoen txiroen ospitalea, eta Salomonen tenpluan bertan bizi diren zaldunak kristautasuna zaindu eta defenda dezaten. Hiruei ematen diet nire erreinua osoa, bai lurren gainean dudan dominioa eta bai nire lurreko jendearengan dudan eskubidea... Eman eta utzi egiten dut esandako guztia Jaungoikoari eta goien aipatutako santu guztiei jabetasun berdinean eta niri dagokidan tinkotasunean kentzeko eta emateko ahalmena izan dezaten... Hori dena egiten dut nire gurasoen arimaren alde eta nire bekatu guztien barkamenerako, betikotasunean leku bat merezi dezadan. AMEN. Dokumentua egina dago MCLXVIII Aroko, 1131. urtea, urriko hilabetean Baionako setioaren garaian."
Testamentua Nafarroako interesen kontra eta eliz katolikoaren aldekoa zen, baina ezinezkoa zen betetzea. Egoera horretaz baliaturik Nafarroak independentzia lortu, Aragoitik banandu eta nafarrek aukeratu zuten errege GartziaIV.a Ramirez Berrezarlea. Aragoin Ramiro II.a Monjea (Alfontso I.a Borrokalariaren anaia) erregetu zuten.
Iturria: La Navarra Maritima