<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Ladron leinua
Ladron Iņigez Gebarakoa izan zen leinu horretako pertsonai ezaguna. Nafarroako Gartzia IV.a Ramirez erregearen aginduz, hiru belaunaldiz mantendu zuen Araba eta Gipuzkoako lurretan ordezkotza. Bere semea Bela Ladron izan zuen ondorengoa. Alfontso VIII.ak, 1200ean, Araban eta Gipuzkoan sartu eta konkistatu zuenean Ladronen familia baztertua izan zen. Ordezkotza berria antzinako Bizkaiko konde nafarraren biloba Haro leinuko Diego Lopez II.ak hartu zuen.
Ladron kondearen leinuak Gebarako lurrak eta Oņatiko konderria mantenduko zituen. Eta horiek izango dira aurrerantzean Ladron de Gebara etxearen ikur nagusiak.
Iturria: Elhuyar