Ladron de Zegama, Santos
Santos Ladron Zegamakoa Irunberrin jaio zen 1784an eta Iruņan hil 1833an. Napoleonen aurka Espainiako Independentzi gerran parte hartu zuen frantsesen aurka. Hirurteko Konstituzionalean Frantziara ihes egin behar izan zuen eta gerran (1821 - 1823) brigadier eta Nafarroako komandante jenerala izan zen; konstituzionalistak eta Txapalangarraren taldea garaitu egin zituen eta Fernando VII.ak mariskal izendatu zuen. Iruņeko (1823 - 1830) eta Cartagenako gobernadore militarra izan zen (1830 - 1833). Fernando VII.a hil zenean, Errioxara joan eta Karlos V.aren aldekoa izan zen. Lehen Gerra Karlistan Dulantzin preso hartu, Iruņera eraman eta fusilatu egin zuten (1833 - X -10).
Iturria: Harluxet