Pablo Anton, Joakin (Txapalangarra)
Joakin Pablo Lodosan jaio zen 1784an eta Luzaiden hil 1830ean. Koronel eta batailoi bateko buru izan zen Napoleonen kontrako gerra amaitu bitartean. Espoz eta Mina altxatu zenean Txapalangarrak jazarri egin zuen eta horrek bien arteko gorabeherak areagotu egin zituen. Gerraostean Bilbora joan zen. Riego altxatu eta berehala tropari Konstituzioa zin eragin eta liberalen alde borrokatzera joan zen; Iratiko gotorlekua eta Fitero hartzen esku hartu zuen. Absolutismoa berrezarri zenean Espainiatik irtendako azkenetako liberala izan zen; Gibraltarrera eta, ondoren, Londresera joan zen (1823). Espainiara itzultzeko eta erregimen liberala ezartzeko planetan parte hartu zuen. Espainiara sartzeko tropa antolatu zuen Kanbon eta Luzaidetik sartu zen. Erasoren osteek Luzaiden zauritu eta hil egin zen (1830).
Iturria: Harluxet