Jauregi Lasanta, Julio
Julio Jauregi Bilbon jaio zen 1910ean eta Madrilen hil 1981ean. ELAko abokatua izan zen eta EAJko diputatu hautatu zuten (1936). Espainiako Gerra Zibilaren garaian Bilboko kartzeletako epaile eta Errepublika garaiko Euzko Jaurlaritzak Bartzelonan zuen ordezkaritzako idazkari nagusia izan zen.
Nazionalekin preso-trukaketa egiteko negoziazioetan parte hartu zuen. Frantziara ihes egin eta euskal errefuxiatuen laguntzarako zerbitzuan esku hartu zuen. Preso hartu eta Ardèchen konfinatu zuten 1942 arte; Mexikon Euskadiko ordezkaritzako idazkaria izan zen. Euskal Herrira itzuli, Miarritzen finkatu eta EAJko idazkaria izan zen (1946). Franco hil ondoren Espainiako Gobernuarekin amnistia eta alderdi politikoen legalizazioa negoziatzeko oposizioak antolatutako ordezkaritzako partaidea izan zen. EAJko senadore hautatu zuten 1979an.
Iturria: Harluxet