Maria Medici
Maria Medicikoa Florentzian jaio zen 1573an eta Kolonian hil 1642an. Frantziako erregina, Toskanako Duke Handia Frantzisko I.aren alaba. Nafarroako Enrike III.arekin (Frantziako IV.a) ezkondu zen (1600). Parlamentuak erregeorde izendatu zuen (1610). Enrike IV.aren ministroak bidali, eta katoliko eta espainolen aldeko politika egin zuen. Bere seme Luis XIII.a erregea Ana Austriakoarekin ezkontzera behartu zuen. Semeak kendu zion agintea (1617); aurka asaldatu zitzaion (1619); eta Luynesko dukea hiltzean, gortera itzuli zen. Richelieu-ren etsai porrokatua, ez zuen lortu agintetik botatzerik, eta atzerriratu egin behar izan zuen.
Loturak: >Borboiko Isabel; >Concini Concino;
Iturria: Harluxet