Negrín, Juan
Joan Negrin Las Palmas-en jaio zen 1892an eta Parisen hil 1956an. Espainiako Gorteetako kide izan zen (1931-39). Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Hazienda-ministro izendatu zuten (1936-37) eta Espainiako Bankuko urrea SESBra bidaltzeaz arduratu zen. Largo Caballero ordezkatuz, lehendakari bilakatu zen (1937). Irujo ministro euskaldunak eta Ayguadé katalanak ez zuten Negrínen zentralismoa onartu eta dimisioa aurkeztu zuten (1938). Gerra amaitu aurretik Frantziara ihes egin zuen eta 1945 arte Bigarren Errepublikako erbesteko gobernuko lehendakaria izan zen.
Loturak: >Irujo, Manuel;
I: Harluxet