Garaikoetxea Urritza, Karlos
Karlos Garaikoetxea Iruņean jaio zen 1938an. Nafarroako Merkatal eta Industri Ganbarako lehendakaria zenean, EAJko Nafarroako zuzendaritza hartu zuen (1975). Nafarroako Foru-parlamentuko kide hautatu zuten 1979an, eta Eusko Kontseilu Nagusiko lehendakaria izan ondoren, EAJko lehendakaritza utzi eta demokrazia garaiko Eusko Jaurlaritzako lehendakari hautatu zuten (1980). Lehendakari berrautatu zuten 1984an, baina lurralde historikoen legea zela eta, EAJko zuzendaritzarekin eztabaidak eta tirabirak izan zituen eta alderdiak kargutik kendu eta Jose Antonio Ardanzak ordezkatu zuen (1985).
Ondoren, Xabier Arzallusek hartu zuen alderdiaren zuzendaritza eta EAJren zatiketaren ondorio den EA alderdi politikoa sortu zen; Garaikoetxea da alderdiko buru. Hauteskunde autonomikoetan EAk Garaikoetxea aurkeztu zuen lehendakaritzarako eta diputatu hautatu zuten (1986). Europako Legebiltzarrean diputatu hautatu zuten 1987an eta 1989an eta Eusko Legebiltzarreko diputatua izan da 1990 eta 1994an.
Iturria: Harlaxut