<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
EA - Eusko Alkartasuna
Euskal Herriko alderdi politikoa, EAJ alderdiaren zatiketatik sortua (1986). Karlos Garaikoetxea izan zen sortzaileetako bat, eta bera izan zen ordu arteko demokrazi garaiko Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria. Alderdia abertzale, demokratiko, herritar, akonfesional eta progresista bezala definitu zen. Indarkeria politikoaren kontrakoa da eta Autonomi Estatutua azken eskumenetaraino aplikatzearen aldekoa. Gaur egun Euskal Herri osoan dago antolatua. 1991n demokraziako garaiko Eusko Jaurlaritzan sartu zen, EAJ eta EErekin koalizioan, baina gutxi iraun zuen koalizioak. Euskal Ezkerra (EuE) alderdiarekin batera aurkeztu zen 1993ko Espainiako hauteskundeetan, eta parlamentario bat lortu zuen, baina bi alderdien arteko desadostasunek hautsi egin zuten koalizioa. 1995ean Eusko Jaurlaritzan sartu zen, EAJ eta PSE-EErekin koalizioan.
Loturak:
Iturria: Harluxet