Felipe VI.a Valoiskoa
Felipe Valoiskoa ez dakigu non jaio zen 1293an eta Nogent-le-Roi, herrian hil 1350ean. Frantziako erregea (1328 - 1350). Karlos Valoiskoaren eta Margarita Siziliakoaren semea. Karlos IV.a azken kapetarraren ondorengoa izan zen.
Nafarroako Luis I.a Setatiaren alaba Joana II.ari Nafarroa utzi zion Champagneri uko egitearen truke (1328). Bere erregealdian Ehun Urteko Gerra piztu zen (1337 - 1453). Printze Beltzak, Eduardo III.aren semea, Crécy-ko batailan (1346) Felipe VI.a garaitu zuen eta Calais galdu zuen (1347). Poitiers-en ere bataila galdu zuen ingelesen kontra (1356). Felipe VI.aren garaian gerraz gain, goseak eta izurrite beltzak (1347 - 48) larriagotu egin zuten Frantziako egoera politiko eta ekonomikoa.
Iturria: Harluxet