<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Izurrite Beltza

Indian hasi zen izurrite beltza (1346 - 1353). Mediterraneoko Ekialdeko portuetara hedatu zen eta geroago itsasontzi genoarrek Mendebaldera eraman zuten (1347). Ordura arteko gerrek eta epidemiek baino askoz hildako gehiago eragin zuen.

Arkakuso eta arratoien bidez batez ere kutsatzen ziren, Mediterraneoko portuetan hasi eta Europako mendebalde osora erraz zabaldu zen jendea osasun-baldintza txarretan bizi zelako. Oro har eragin handiagoa izan zuen hirietan lur zabaletan baino. 1353. urte arte iraun zuen. Izurriteak Europako Mendebaldeko populazioaren herena inguru hil egin zuen, 25 milioi lagun gutxi gorabehera.

Iturria: Elhuyar