Felipe III.a Ausarta Frantziakoa
Felipe III.a Poissy-n jaio zen 1245ean eta Perpinyŕ-n hil zen 1285ean. Frantziako erregea (1270 - 1285), Luis IX.aren eta Margarita Probentzakoaren semea.
Okzitaniako Tolosako konderria anexionatu zuen (1271) eta Siziliar bezperak bultzatu zituen Aragoiko Pedro III.ari gerra deklaratu zion. Martin IV.a aita santuak Pedro eskomikatu eta Siziliako koroa Karlos Valoiskoa Feliperen semeari eman zionean, Felipek "Aragoiko gurutzada" antolatu zuen, baina porrot egin zuen (1285).
Iturria: Elhuyar