Pedro III.a Handia
Pedro III.a Valentzian jaio zen 1240an eta Villafranca del Penedès-en hi 1285ean. Aragoiko erregea (1276-85) eta Pedro I.aren izenaz Siziliako erregea (1282-85), Jaime I.a Konkistatzailearen seme eta ondorengoa. Valentziako mairuen aurka borrokatu zen (1275) eta matxinatutako noble kataluniarrak Balaguerren zapaldu zituen (1280). Siziliar bezperetan (1282), Karlos I.a Anjoukoaren flota garaitu eta Siziliako uhartea hartu zuen (1282-83). Eskubideak eman behar izan zizkien noble aragoitarrei, eta konstituzio berria eman zion Kataluniari (1283-84). Aita santuak eskumikatu egin zuen, estatuak kendu zizkion eta Karlos Valoiskoari eman. Hau Katalunia inbaditzera abiatu zen, baina huts egin zuen (1285).
I: Harluxet