Tolosako konderria
Aurri erromatarrak, Frantziako eliza erromaniko handiena den Saint-Sernin basilika erromanikoa, XVII. mendeko Kapitolioa (gaur egun udaletxea eta antzokia), eta Saint-Étienne katedrala (XII-XIII. m.). Museoak. Languedoc-eko antzinako hiriburu. izan zen. Iberiarrek sortu zuten eta K.a. IV. mendean zeltek konkistatu zuten. K.a. 120an erromako inperioaren menpera pasatu zen. 414an bisigodoek beren erresumako hiriburu egin zuten. Karlomagnoren garaian marka bilakatu zen Tolosako eskualdea.
IX. mendean Tolosako konderri independentearen hiriburu izan zen. Raimundo I.ak (852 - 864) fundatutako Tolosako konderri boteretsua 1271n Frantziako koroaren parte bihurtu zen. XIV. mendeko izurriteen ondoren, hiriak gainbehera egin zuen. Susperraldi txiki baten ondoren, XVI. mendeko erlijio-gerren ondorioz (1562 - 1598) berriro itzali zen hiria. XIX. mendeaz geroztik etengabe ari da hazten.
Iturria: harluxet