<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Siziliar bezperak
Frantsesen aurkako herri-matxinada Sizilian (1282-III / IV). Pazko bigarrenean hasi zen, kanpaiak bezperetara deika ari zirela. Siziliarrak Karlos I.a Anjoukoaren aurka altxatu ziren eta uhartean zeuden frantsesak hil egin zituzten. Frantses armadari aurre egin ahal izateko, koroa eskaini zioten Pedro III.a Aragoikoari laguntzaren truke. Honela, Karlos erregea Siziliatik bota zuenean, Pedro III.a Siziliako errege bilakatu zen.
Loturak: >Felipe III.a Frantziakoa;
I: Harluxet