Etxabe Asu Romero, Jose Fernando
Jose Fernando Etxabe Getarian jaio zen eta Usurbilen hil 1832an. Ilustrazio eta Entziklopediaren aldeko sutsua izan zen. Gipuzkoako Batzar Nagusietan diputatu hautatu zuten (1794). Konbentzio Gerran, Frantsesek Gipuzkoa hartu zutenean, frantsesekin negoziatu nahi izan zuen Frantziaren babespeko Gipuzkoako errepublika independentea izatea; frantsesek ez zuten onartu, Gipuzkoa Frantziako koroapean hartzeko asmoa baitzuten. Elkarrizketak eten egin ziren eta Basileako Bake Ituna sinatu zenean Etxabek Frantziara ihes egin behar izan zuen (1795). Napoleonen aurkako gerran, ordea, Espainiaren aldeko jarrera hartu zuen eta frantsesek preso hartu zuten (1808).
Iturria: Harluxet