<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Basileako Ituna
Basileako Itunean, Frantziak Konbentzio-Gerraren ondoko bakea sinatu zuen Espainiar eta Prusiar monarkiekin (Basilea, 1795). Lehenengo atalaren arabera, Prusiak Frantziako Errepublika onartu eta Rhin ibaitik ezkerralderako lurrak eman zizkion. Bigarrenaren arabera, Frantziako Errepublikak Konbentzio-Gerran hartutako Pirineoz hegoaldeko euskal lurraldeak Espainiako monarkiari eman zizkion; trukean, gaur egungo Santo Domingo irlako ekialdea bereganatu zuen. Bertan zera esaten bazen ere: Espainiako koroatik banandu nahi izan zuten euskal frantziarzaleei ez zitzaiela zigorrik jarriko; Espainiako koroak ez zuen hitza bete. Gipuzkoako Errepublika sortu zuten euskaldunak zigortu eta hil egin zituen; gainera, mendekuz, euskal Foruak jazarri zituen etengabe.
Iturria: Elhuyar