<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Entziklopedia (frantsesa)
Frantsesezko entziklopedia orokor alfabetikoa (1751 - 1772). Jatorrizko titulua "Encyclopédie, ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers" da. Diderot-ekin batera, d'Alembert izan zen erredaktore nagusia. Hasierako proiektua Chambers-en Cyclopaedia (1729) itzultzea izan zen. Idazle askok hartu zuen parte, hala nola Voltaire, Montesquieu eta Rousseauk. 28 liburukitan banaturik argitaratu zen. Jakintzen eremu guztietan zientziak eta pentsaerak egindako aurrerapenen ispilua izan nahi zuen. Filosofo frantsesen adierazpide ideologikoa izan zen eta, nolabait, burgesiaren botere-hartzea iragarri zuen. Obrak oposizio handia piztu zuen estamentu eliztar, sozial eta politiko tradizionalen artean.
Iturria: Harluxet