Rikardo II.a
Rikardo II.a Bordelen jaio zen 1367an eta Pontefract-en hil 1400ean. Ingalaterrako erregea (1377 - 1399), Eduardo Printze Beltzaren semea. Bere osaba zen Ganteko Joanen erregeordetzaren ostean hartu zuen agintea (1389) eta politika absolutista egin zuen. 1398-99an bere lehengusu Enrike Bolingbrokekoa, gero Enrike IV.a izango zenari, Lancasterko lurrak kentzen saiatu zen, baina honek tronua kendu eta hil arte giltzapeturik eduki zuen.
I: Harluxet