Haro, Joan Alfontso
Joan Alfontso Harokoa, Euskal Herriko pertsonaia historikoa izan zen (XIII-XIV. m.), Bizkaiko VI. jauna izan zen Lope Diaz II.aren biloba. Errioxako Cameros lurraldeko jauna eta Arriagako kofradiako jauna izan zen (1291). Gaztelaren alde borrokatu zen Errioxan eta Aragoiko erregearen aldeko zen Joan Nuņez Lara preso hartu zuen (1299). Gaztelako Fernando IV.ak errege-alferez titulua eman zion (1307).
Iturria: Harluxet