Bizkaiko XI. jauna, Haro-ko Diego Lopez V.a
Haroko Diego Lopez V.a Bizkaiko XI. jauna izan zen (1295 - 1310). Alonso Diego Lopez-en semea. 1300ean Bilbo berreraiki zuen. Santiago katedralaren inguruan antolatu zen hiria, zazpi kale barruan eta harresiz inguratua. |
Bizkaiko IX. jauna ondorengorik gabe hil zenean, Bizkaiko jaurgoa eskuratzeko borroka latza piztu zen Diego Lopez V.aren eta Maria Diaz I.aren artean. Diegoren anaia eta Mariaren aita Lope Diaz III.a hil zutenean (1289) Aragoiko erregearen zerbitzura jarri zen, baina Gaztela eta Aragoiko erregeek bakea sinatu zutenean (1291) Bizkaira itzuli zen. Bizkaiko jaun titulua lortu zuen Lara etxekoen laguntzari esker (1295).
Bere iloba Maria Lopezen senarrak, Gaztelako Joan infanteak, Bizkaiko jaurgoa eskuratu nahi zuen eta zazpi urte iraungo zuen auziari amaia eman zion akordio bidez; 1307ko akordioak dio: Diego Lopez hil arte Bizkaiko jauna izango da, eta hil ondoren Maria Lopezek bereganatuko du Bizkaiko jaurgoa. Gaztelako Doņa Violetarekin ezkondu (1283) eta hiru seme-alaba izan zituzten: Lope Diaz, Fernando eta Maria. Diego Lopez V.a Algecirasko setioan hil zen eta Bere iloba Maria Diaz izango zen Bizkaiko XII.a andrea.
Iturria: Elhuyar/ Lur Entziklopedia